Sinpleki hobeki egin.
Gure zerbitzu, jakitate, konpetentzien elkartrukatze sarea dinamisatzen segitu.
Bi gune biziarazi: Muxutrugunea eta Hiri Arteko elkartzeko tokia.
Gehiago eta hobeki egiteko xedea
Estatu onean diren gauzei bigarren bizia ematea, “sinpleki”, ongi da. Baina hobeki egiteko xedea dugu… Hobeki eta gehiago balorizatzeko, konpondu nahi ditugu ere. Gure hastapeneko projektuaren sustraietara itzuli. Jakitate, konpetentzien partekatzea obratu.
Gune berri batetan, Bidarteko bihotzean den auzoan, Muxutruguneari osagarri moduan.
Beste jendeekin elkartzeko, elkar laguntzeko, partekatzeko gunea.
Muxutrugunea, elkartzeen, balorizazioen gunea
Objektuei, jantziei bizi berria eman, loturak sortu, elkar lagundu dirurik erabili gabe.
“Hemen emaiten, hartzen duzu. Hartzeko ez duzu bortxaz eman behar, emateko ez duzu bortxaz hartu behar.“
Gogo onez ari den talde politak segurtatzen du, astean lauzpa bost egun erdiz, urte osoan.
SELgarrekin elkarteak Muxutrugunea idekitzen du
Gogo onez dabilen kudeaketa taldea haunditzen da. Lokalak bereziki Muxutrugunea egitatea atxikitzen du.
Astean bizpahiru egunez gogo onez ari direnek jendeak eta emaitzak errezibitzen dituzte.
SELgarrekin haunditzen da, ekintza eremuak ere zabalduz
Xoko berri sortzen dugu. Bertan objektuen trukaketa egin daiteke (liburu, jantzi, jostailu, …).
Deneri idekia, 24 orduz aste osoan, funkzionamendu autonomoan.
Herriko etxeak egoitza prestatzen digu
Horri esker kideen arteko loturak, elkartearen ezagutza eta beste elkarteekin harremanak emen-datu dira. Elkartasuna, elkarlaguntza eta berbalorisazio projektu gehiagotan parte hartzen dugu.
SELgarrekin sortzen da (Tokian tokiko elkartrukatze sistema)
Baloreen biziarazteko xede haundiak, zerbitzu, jakitate, konpetenzien trukatzeak bultzatzen ditu. Beti ere denbora partikatzean oinarritua, dirurik gabe.
Baratzeen arteko projektua
Bidartar talde ttiki batek baratze partikatuak sortu nahi dituBidarten. Belaunaldien arteko loturak arrasortu.
Jakitate eta konpetenzien transmisioa berpiztu.