Eta, dirurik erabli gabe trukaketan hasiko bagina?
Gure auzoekin, eskuzabal jendeekin elkarttuko bagina? …
Eta, loturak ontasunak baino ainitz azkarragoak direla barneratuko bagenu?
Eta, gizakia gure kezken erdigunean ezartzea erabakiko bagenu? Objektuak sinpleki haien objektuen tokian utziz eta diruari bere garrantzia kenduz? …
SEL ispirituak ezinbestekoa dena bilatzen du. Jendeen arteko elkartasunezko sarea osatuz, loturak sortzen ditugu, jakitateak elkartrukatzen ditugu, norberak bere kapazitateekin duen konfiantsa haunditzen du. Gauza berriak deskubritzen ditugu eta elkar laguntzen dugu…
Prinzipio sinpleak oinarri sendoak ditu : konfiantza, elkartasuna, auzolana, elkarbizitza.
SEL sisteman oinarriturik, ontasun, jakitate ezberdin eta zerbitzuen trukaketetak bermatu nahi ditugu, DIRURIK GABE.
SEL sisteman bakoitzak dituen aberastasunak ekartzen ditu eta besteenetaz gozatzen… Gure artean kontabilitaterik ez ! Elkarlaguntzeko, sinpleki trukatzeko elkartzen gira. Kalkulurik gabe !
Sare honen helburua auzolana da: elkar-lagundu, partekatu. Baita elkartzeko papadak sortu, loturak azkartu.
Harremanetan sartzeko bi tresna ditugu:
- Mailez informatzeko zerrenda: horri esker elkarteko kideek igor ala errezibi dezakete, mailez, automatikoki, zerrendari igorri mezu guziak. Zerbitzu baten beharra duzu, partekatze proposamena? Mezu bat osa ezazu eta zerrendari igor. Kide guziek errezibituko dute.
- Muxutrugunean iragarkien taula.
Informatika tresneriarekin ez bazaude lasai, Muxutrugunean fitxa baten gainean idatz dezakezu ; ( Dohaintzen ontzian sar)Taldeko kide batek taulan ezarriko du.
Sarean sartzeko, partekatzeko, tresna hauen erabiltzeko nahita nahiez elkarteko kide izan behar da.