Historikoa

2023

Sinpleki hobeki egin. 

Gure zerbitzu, jakitate, konpetentzien elkartrukatze sarea dinamisatzen segitu.
Bi gune biziarazi: Muxutrugunea eta Hiri Arteko elkartzeko tokia.

2023
2022

Gehiago eta hobeki egiteko xedea

Estatu onean diren gauzei bigarren bizia ematea, “sinpleki”, ongi da. Baina hobeki egiteko xedea dugu… Hobeki eta gehiago balorizatzeko, konpondu nahi ditugu ere. Gure hastapeneko projektuaren sustraietara itzuli. Jakitate, konpetentzien partekatzea obratu.
Gune berri batetan, Bidarteko bihotzean den auzoan, Muxutruguneari osagarri moduan.
Beste jendeekin elkartzeko, elkar laguntzeko, partekatzeko gunea.

2022
2020

Muxutrugunea, elkartzeen, balorizazioen gunea

Objektuei, jantziei bizi berria eman, loturak sortu, elkar lagundu dirurik erabili gabe.
Hemen emaiten, hartzen duzu. Hartzeko ez duzu bortxaz eman behar, emateko ez duzu bortxaz hartu behar.
Gogo onez ari den talde politak segurtatzen du, astean lauzpa bost egun erdiz, urte osoan.

2020
2015

SELgarrekin elkarteak Muxutrugunea idekitzen du

Gogo onez dabilen kudeaketa taldea haunditzen da. Lokalak bereziki Muxutrugunea egitatea atxikitzen du.
Astean bizpahiru egunez gogo onez ari direnek jendeak eta emaitzak errezibitzen dituzte.

2015
2014

SELgarrekin haunditzen da, ekintza eremuak  ere zabalduz

Xoko berri sortzen dugu. Bertan objektuen  trukaketa egin daiteke (liburu, jantzi, jostailu, …).
Deneri idekia, 24 orduz aste osoan, funkzionamendu autonomoan.

2014
2013

Herriko etxeak egoitza prestatzen digu

Horri esker kideen arteko loturak, elkartearen ezagutza eta beste elkarteekin harremanak emen-datu dira. Elkartasuna, elkarlaguntza eta berbalorisazio projektu gehiagotan parte hartzen dugu.

2013
2011

SELgarrekin sortzen da (Tokian tokiko elkartrukatze sistema)

Baloreen biziarazteko xede haundiak, zerbitzu, jakitate, konpetenzien trukatzeak bultzatzen ditu. Beti ere denbora partikatzean oinarritua, dirurik gabe.

2011
2008

Baratzeen arteko projektua

Bidartar talde ttiki batek baratze partikatuak sortu nahi dituBidarten. Belaunaldien arteko loturak arrasortu.
Jakitate eta konpetenzien transmisioa berpiztu.

2008