Kideen taldea

“SELgarrekin” elkartean bakoitzak toki bat ukan eta atxeman dezake… Muxutruk ari diren kideek, elkar laguntzen dute elkartearen eta haren ekintzen bizia bermatzeko gisan. Batek administratibo kudeaketan, besteak Muxutrugunea biziaraziz, oraino beste batzuek animakuntzan ala eskulanetan dituzten trebetasunak guzien mesedetan erabiliz…

Bakoitzak bere heinaren arabera lagun dezake. Borontate on guziei ongi etorri beroa… Ez duda! 😉