Muxutrugunea

Denei idekia ( elkarte kide ala ez) ! Hemengo giltza errespetua da!

« Ontasunak eta gizakiak errespetatu behar dituzu. »

Muxutrugunea gogo onez ari den ekipa batek kudeatzen du.

Gure etxe xoko batetan ahantziak eta erabiltzen ez ditugun obbjektuei bigarren bizia emaitea da helburua. Bota baino partika ditzagun!

Elkar laguntzeko, hobeki kontsumitzeko era ona…

« Hemen emaiten, hartzen duzu. Hartzeko ez duzu bortxaz eman behar, emateko ez duzu bortxaz hartu behar. »

Jakin behar:

  • Idekitze egun eta orduak urtaroen eta kideen disponibilitateen araberakoak dira. Mail zerrendaren bidez kide guziek aldaketen berri eskuratzen dute.
  • Gogotik hartzen ditugu objektu ttikiak, estatu onean diren etxeko elektra tresnak eta sasoiko jantzi garbiak.