Gure xedeekin/ekintzekin bat egiten duzu!
Gurekin aritzeko goga duzu ala gure sustengatzeko?
Kide bilakatuz hauxe lortuko duzu:
• Beste kideekin harremanetan sartzea, jakitate, konpetentzien trukaketak burutzea.
• Gure ekintzei, egunerokotasunari buruzko informazioak errezibitzea.
• Animazioetan, elkarretaratzeetan, tailerretan parte hartzea.
• Biltzar nagusietan parte hartzea.
• Gogo onez aritzea.
Zure bazkidetza, SELgarrekin elkarteko funkzionamenduaren eta garapenerako ekintzen finantzamenduan sartuko da.
Urteko bazkidetza libre da (5 euroko guttienez). Elkartea sustengatzeko, kide bilakatu gabe, nahi duzun dohaintza egin dezakezu.
Kide izaiteko:
• gure barne araudiak onartu (dokumentua telekarga dezakezu)
• Kotisazioa (bazkidetza) ordaindu
Kide bilakatu ala dohaintza egin nola?
2 posibilitate:
- Internetez pasatuz kide bilakatu edo www.helloasso.com gunearen bitartez dohaintzendako (SELgarrekin idatz, harrera orrialdeko bilatze marran)
- Muxutrugunera joan eta kide bilakatzeko inprimakia galda edo tokian bertan dohaintza egin.