Laguntzaile bilakatu

Gure balore eta helburuekin bat egiten duzu!
Muxutruk ari den ekipan parte hartu nahi zenuke?
Borondate on guziei ongi etorri egiten diegu!

“SELgarrekin” elkartean, gustu guzientzat badago: administratibo saila kudeatzen lagundu, komunikazio tresnen munduan dituzun konpetentziak elkartearen mesedetan erabili, Muxutrugunean esku golpea eman, edo animatzeko duzun gaitasuna erabili… ONGI etorri!

Ekipan nola sar 

Gogo onez aritzeko izen emate agiria bete ezazu eta elkartera igor (mailez, postaz, edo muxutrugunean utzi).

Kide batek zure izen ematea hartuko du eta zurekin harremanetan sartuko da. Elkartearen funkzionamendua zehaztuko dizu eta zure gogoen arabera zertan parte har dezakezun argituko duzue.

Gogo onez aritzeko:

  • elkartearen kide izan behar da, urteko kotisazioa pagatua
  • gogo onez aritzeko barne araudia onartu